2013(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

IKASTOLEN ERESERKIA


 
IKASTOLEN ERESERKIA




PLAZARA, EUSKARA, PLAZARA

EUSKALDUN IRAKASLE ETA IKASLEOK
DANTZARA, PLAZARA, DANTZARA
GEURE HERRIAREN GEROA BAIKARA



1.- Bai, arreba ta anai
guk ere herri bat izan nahi
geure lurrak laiatuz eta irauliz
udaberriko emaitzaren zain
herri egintza nahi dugu
eta jakintza herriarentzat nahi.

PLAZARA, EUSKARA, PLAZARA...

2.- Ez, erderarik ez
Euskadin sortu ginanez
denok euskara bakar bat nahi dugu
bizi giro ta jakintza bidez
mundu berri bat nahi dugu
herri bakoitzak beretik emanez.

PLAZARA, EUSKARA, PLAZARA...


 (Pantxoa eta Peio)

2013(e)ko azaroaren 4(a), astelehena

Marc Antoine Charpentier

Marc Antoine Charpentier frantses musikagilea (Paris, 1635 - 1704). Erromara joan eta bizi guztian bere maisua izango zen Carissimiren ikaslea izan zen. 1673. urtean lankidetzat hartu zuen Molièrek (Malade imaginaire obrarako obertura eta tartea egin zizkion). Saint-Louis elizako eta jesuiten eskolako kapera-maisua izan zen. Obra profanoen artean bi kantata, tresnetarako hirurogeita hamar pieza inguru, aria ugari, opera bat (Medea, 1693) eta obertura asko (Le malade imaginaire, 1672; Circe, David et Jonatan, etab.) idatzi zituen. Bere lanik ospetsuena Te Deuma izan zen.